"Gardentasun ariketa" baten barruan, Irabaziko hautagai nagusiek euren errenta aitorpena publiko egin zuten atzo goizean. Halaber, kode etiko bat sinatu dute, non ordainsaria gutxieneko soldata baino hiru aldiz altuagoa ezin dela izan zehaztu duten.
Irabazi alderdiak helarazitako dokumentuetan ikusi daitekeenez, Fernándezek 11.220 euroko etekin garbia izan zuen 2014an. Garciarena, berriz, 15.314 eurokoa izan zen. Biek ibilgailua daukate eta alokairuan bizi dira. Orain egun batzuk, Javier Marotok gauza bera egin zuen bere errenta aitorpena erakutsiz. PP ko hautagaiaren etekin garbia, berriz, 79.398,42 eurokoa izan zen urte berean.
Sinatutako kode etikoak ere zehazten du hautagai bakoitzak ezingo duela bi legegintzaldi baino gehiago igaro.
Oscar Fernandez, errenta aitorpena:
Jose Damian Garcia, errenta aitorpena:
Argazkia: Irabazi