Gasteizko suhiltzaileek herri harresian modu "egokian" jokatu zutela adierazi dute

hirinet 2015ko mai. 20a, 02:00

Gasteizko suhiltzaileek batzar bat egin dute gaur goizean, asteartean Andra Mari Zuriaren plazan gertatutakoa argitzeko asmoz.

 

Ohar bat idatzi dute horretarako eta azaldu duten moduan, hauxe da suhiltzaileek egin duten jakinarazpen bakarra, hortaz, atzo sare sozialetan agertu zena “ez zuen gehiengoa ordezkatzen”. Suhiltzaileen arabera, asteartean Andra Mari Zuriaren plazan bi zeregin eman zizkieten; batetik, pankarta batzuk kentzea eta bestetik, elkarren artean lotuta zeuden pertsona batzuk banatzea. Momentuan lanean zeuden suhiltzaileek egoera aztertu ostean, bi lan horiek suhiltzaileen zeregina ez zirela ondorioztatu zuten, pertsona edo ondasunekiko arriskurik suposatzen ez zutelako. "Larrialdi egoerei buruzko legedian argi jasotzen da zein diren gure zereginak", argitu dute. Izan ere, salatu dutenez, bertan zeuden suhiltzaileak identifikatu zituen Udaltzaingoak baita espedientea zabalduko zaiela jakinarazi ere. Horren aurrean, eta lanean zeuden suhiltzaileen jokaera "egokia" izan zelakoan, txostenak ez zabaltzeko eskatu dute.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago