[M24] Mugikortasuna ardatz, alkategaien erantzunekin txostena osatu du Bizikleteroak elkarteak

hirinet 2015ko mai. 19a, 02:00

Bizikletaren erabilera sustatzen duen Bizikleteroak elkarteak mugikortasunaren inguruko txosten bat osatu dut Gasteizko alkategaien erantzunak jaso ondoren.

“Zer nolako neurriak hartuko zenituzke oinezkoen eta bizikleta erabiltzaileen arteko elkarbizitza sustatzeko?” Horrelaxe hasten da udal hauteskundeetara aurkezten diren alkategai guztiei bidalitako galdetegia. Bizikletaren erabilera defendatzen duen Bizikleteroak elkarteak prentsa ohar batean adierazi duenez, “ia alkategai gehienek” erantzun dute igorritako galdetegia.

 

Hain zuzen ere, Oscar Fernández (Irabazi), Jorge Hinojal (Hemen Gaude-Sumando), Gorka Urtaran (EAJ), Miren Larrion (EH Bildu), Ignacio Oñate (UPyD), Javier Maroto (PP) eta Peio López de Munain (PSE) alkategaiek erantzun dituzte Bizikleteroak elkarteko galderak. Jasotako erantzunekin txostena osatu du elkarteak.

 

Besteak beste, planteatutako gaiak hauek izan dira: errepidetik “segurtasun osoz” joateko zein neurri proposatzen dituzten, ibilgailuen abiadura 30 km/ordura mugatzea eta oinezkoen guneetan ordutegia zehazten duen ezarritako udal dekretua.

 

Txostena irakurri (gazteleraz)

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago