-
Boluntarioek 'Eta hau, zergatik ez euskaraz?' lelodun pegatinak jarriko dituzte Gasteizko saltoki edota merkatalgune handietan eta erakunde publikoetan aurkitzen dituzten erdara hutsezko errotulu eta karteletan. - Errotuluei argazkia atera eta #ZergatikEzEuskaraz traola erabiliz Twitterrera edo Instagramera igo.
- Partekatutako argazki guztiak euskaraz.365egun.eus atarian ikusgai jarriko dira
- GEU elkartetik erdarazko rotuluak dituzten enpresa eta erakundeei gutuna bidaliko zaie euskarri guztietan euskara erabili dezatela eskatuz, eta horretarako laguntza eta aholkularitza eskainiz.
- Jasotako informazio guztia Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren eta Elebideren esku jarriko da.
Pegatinak jasotzeko: GEU elkartearen bulegoa
Rogelia de Alvaro elkarteen etxea, C eraikina, 1.1 bulegoa, Panama kalea z/g
01012 Gasteiz
Informazio gehiago: 'Eta hau, zergatik ez euskaraz?'
'Eta hau, zergatik ez euskaraz?' kanpaina estreinakoz jarriko da abian Gasteizen. Orotara, aurten, 13 herritan garatuko da komertzio, erakunde eta eragile ezberdinen errotulazio eta komunikazioak euskaratzeko eskaera egiten duen ekimena, Topaguneak koordinatuta. Urratsak eman dira azken urteotan paisaiaren euskalduntzean, baina asko dago egiteke. Oraindik asko dira soilik gazteleraz errotulatzen dutenak. Gasteizen merkatalgune handiak eta erakunde publikoak izango dira jomuga.