Parte hartzaileak:
- Iñaki Prusilla, EAJ-PNV
- Iñaki Ullibarri, EH Bildu
- Aitor Anchía, Gastoria - Ikune
- Oscar Fernández, Irabazi Gasteiz
- Fernando López Castillo, Sumando - Hemen Gaude
Moderatzailea: Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiria Elkarteko Zuzendaria
Antolatzailea: GEU elkartea
* Gasteizko Udalean aurkeztu diren alderdi politiko guztiei luzatu zaie gonbidapena.
Udal hauteskundetara aurkezten diren alderdiek Gasteizerako proposatzen duten hizkuntza politika ezagutzea da GEU elkarteak antolatu duen mahainguruaren helburua. Bi orduko saio honetan hautagaitza bakoitzeko ordezkariek euren proposamena luzatu eta eztabaidatzeko tartea izango dute hasieran; herritarren txanda helduko da gero. Entzuleek hautagaiei galderak egiteko aukera izango dute.