[EGUNERAKETA- ARGAZKIAK] Herri Harresia desegin eta hiru auziperatuak atxilotu ditu Ertzaintzak

hirinet 2015ko mai. 18a, 02:00

Goizeko 9:00ak aldera Ertzaintza Andra Mari Zuriaren plazan sartu da eta banan-banan jendea ateratzen hasi da. Plaza itxi dute eta ez zuten inor pasatzen uzten.

Tentsio momentuak bizi dira, bai Andra Mari Zuriaren plazan zein enparantzako sarreretan ere, eta gazte batzuk zauritu dituzte. Azkenik, ia lau ordu behar izan du Ertzaintzak Aiala Zaldibar eta Igarki Robles gasteiztarrak eta Ibon Esteban iruindarra atxilotzeko. Denbora tarte horretan, banan-banan atera dituzte gazteak, kasu askotan, bortizkeriaz eta batzuk ospitalera eraman behar izan dituzte. Azken berrien arabera, guztira 20 dira atxilotu dituzten pertsonak eta 70 zauritu inguru dago. Topatu.info atariak informatu duen moduan, "antsietateak jota atera dituzte batzuk, hanka apurtuta beste bat, kolpeak jasota asko eta bi gazte konortea galduta".

Eguerdiko 12.00ak aldera, Herri Harresiko kideek adierazpenak egin dituzte eta hiru dira zabaldu dituzten mezuak: Zorionak, nahikoa da eta nazka eginda gaude kolpeaz. Eskubide zibilak defendatzeagatik kolpatu gaituzte". Horrez gain, justizia eta legearen aurrean, "beti justizia" aukeratuko dutela gaineratu dute.

 

Bihar, 12.00etan, elkarretaratzea eta agerraldi masiboa egingo dute Andra Mari Zuriaren plazan, atxiloketak eta Ertzaintaren jarrera salatzeko.

 

{youtube}vgroZ-3pszk{/youtube}

 

 

ARGAZKI-BILDUMA

 

 

 

 

 

Honi lotutako albiste gehiago:

 

[BIDEOA-ARGAZKIAK] Gasteizko Herri Harresia

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago