Atzo arratsaldean, Euskal Herriko erakunde publikoei "herri harresiaren parte" izan daitezela eskatzeko sinadura bilketa abiarazi zuten change.org plataformaren bitartez. Ordu gutxitan, ia 2.500 sinadura lortu dute, jadanik. "Atxikimendu hau sinatzen dugunok udalei, aldundiei, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari pausoak eman ditzatela epaiketak eta atxiloketak gelditzeko eskatzen diegu", irakurri daiteke egindako eskaeran.
{youtube}3S798Ii08Y8{/youtube}
Honen inguruko albiste gehiago:
"Konpromisoen momentua" heldu dela dio Gasteizko Harresiak, igandeko Martxa Laranjari begira
Dagoeneko, esnatu egin da Herri Harresia eta eguneko ekitaldiak antolatzen hasi dira. Goizeko 04.00ak aldera, sinera hotsak jo du Ertzaintza agertu denean eta bertan lo zegoen jendean altxatu da harresia sortzeko. Azkenean, ez da ezer gertatu, poliziak buelta eman baitu. Goizean goiz jendea bertaratzeko deia zabaldu dute, bertan gaua pasa dutenei erreleboa egiteko.