[M24] Erdigunea berpiztea helburu duela baieztatu du Javier Marotok

hirinet 2015ko mai. 15a, 02:00

Gasteizko erdialdea berpizteko hitza eman du Javier Marotok PPko alkategaiak. Hiria bizirik mantentzeko erdigunea berpiztea «ezinbestekoa» dela aldarrikatu du Marotok.

Erdigunea berritzeko hamaika proposamen dituela adierazi du Javier Marotok gaur goizean RENFEko tren geltoki aurrean egindako agerraldi batean. PPko hautagaiaren lehentasunen artean, Azoka plaza eta Santa Barbara plaza «merkataritzaren ardatz» bilakatzea dago.

Halaber, agintaldi hau «autobus geltokiarena» izan den moduan, «datozen lau urteak tren geltokiarenak» izango direla aurreratu du PPko alkategaiak. «Beste batzuek proposatzen duten moduan, nik ez dut Dato kale amaierako geltoki zaharra eraitsiko», gehitu du.

 

Argazkia: @ganavitoria

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago