[ERREZETA] Txerri azpizuna bi saltsekin; Idiazabal gaztan krema eta laranja saltsa

hirinet 2015ko mai. 6a, 02:00

Idiazabal gazta krema (sei lagunentzat-edo):

 

-Patata, 150 gr

-Idiazabal gazta 200 gr.

-Esnegaina 40 zl

-Gurina 75 gr

 

 

 

 

 

 

Krema egiteko lehenengo  patata egosiko dugu, ongi egosi. dagoenean, ura kendu eta ontzian bertan patata txikitu. Ondoren, su minimoari eutsita, eta hagaxka batez, gainontzeko hiru sozioekin emultsionatuko dugu (globalizatu, alegia). Nahi izatera, azken momentuan irabiagailua ere sar dezakegu partidan. krema krematsuagotuko du! Gasnaren kontua norberaren gustuaren eta gasna beraren araberakoa da. Nik 200 gr jarri dut, baina fresko xamarra bada, bota gehixeago...

 

 

 

Laranja erredukzioa

-Azukrea, 15 gr

-Curaçao, 120 ml

-Laranja zukua, 400 ml

-Limoi zukua, 50 ml

 

Nahastu azukrea Curaçaoarekin, eta ipini sutan karamelotu arte, goritu arte. Orduan laranja eta limoiaren zukua eman, eta utzi sutan urritzen ehundura loditxu bat hartu arte. Amaieran, 50 ml inguru saltsa izanen duzue (edo gutiago). Finean, saltsa horrek dezente markatzen du zaporea, eta apur bat "zikindu" baino ez dugu egin behar.

 

Curaçaoari dagokionez, hori laranja likore bat da. Ingurumaria honetan lortzea ez da oso erraza, eta Karmen eta Pilarren omenez sortu zuten likorea erabiltzea guztiz zilegi da. Bide batez, jolasa proposa daiteke; zein da Karmen eta Pilarren omenez sortu zuten likorea???

Pista 1: Amurrion sortua da

Pista 2: Ezin bestela izan, eta hau ere laranja likorea da

Erantzuna; KARPY

 

 

 

 

Haragiaz eta aurkezpenaz

Guk haragia modu berean egin bi saltsekin jateko; azpizuna xerratu, zentimetro eta erdi lodi medailoietan, eta plantxan egin. Beste modu bat da azpizunari gantz zerrendak garbitu eta oso-osorik labera sartu. bertan goritu-aldi bat eman (6-8 minutu fuerte xamar), eta gero medailoiak plantxan amaitu.

 

Aurkezterakoan, laranja saltsa duena biluziago dago bertzea baino, beraz, panadera patata batzuk ipini diezazkiokegu (patatak xerratan egin, tipula mordoa gainean jarri, gurinaz edo olioz estali eta xuabe-xuabe egin labean, ordu betez-edo).

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago