[ERREZETA] Izokina ‘Papillot’ erara gari zainzuriekin

hirinet 2015ko mai. 15a, 02:00

Gari zainzuriak 4/5 zatitan moztu (buztaneko zatitxo bat kendu eta bota). Zartaginean olioa berotu eta azkar batean zainzuriak egin. Gorde.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Tipula zati ertainetan moztu eta zainzuriekin erabilitako olioa aprobetxatuz zartaginean berotzen jarri. Su txikian egiten utzi. Ozpin apur bat gehitu daiteke, gero zapore gozoa emango dio. 

 

 

Tipula erdi eginda dagoenean, Cherry tomate batzuk (erditik moztuta) gehitu. Hau izokinaren osagarria izango da.

 

 

Izokinari gatz apur bat gehitu.

 

 

Aluminiozko paper zati luzeak moztu, izokin zati bakoitzeko bana. Paper zati bakoitzeko alde batean, osagarria jarriko dugu, izokinaren “ohea” izango dena eta “Ohe” gainean, zainzuri batzuk eta izokina.

 

 

 

Honekin, poltsa bat egingo dugu (garrantzitsua da alde guztietatik ondo itxita geratzea).

 

 

Labea aldez aurretik berotu ostean, 180 gradutan 15 minutu inguru izango ditugu poltsak labean.

 

 

Beroarekin puztuko dira (izokina bere saltsan egingo da). Adi egon, eta puztuta daudenean atera. Aluminiozko poltsa laban baten laguntzaz X bat eginaz zabaldu eta bertan jan, plater batean bota gabe.

***Pertsona kopuruaren eta  nahiaren arabera erabili osagai gehiago edo gutxiago.

 

On egin!

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago