[M24] Fracking Ez mugimenduak aldundietako hautagaiengana jo du konpromiso eske

hirinet 2015ko mai. 15a, 02:00

Fracking Ez mugimenduko kideak EAEko aldundietako hautagaiekin elkartu dira asteotan gas ez-konbentzionala ateratzeko teknika honen kontrako konpromisoa hautagaien agendan sartzeko asmoarekin.

Alderdi politiko ezberdinen estrukturekin kontaktuan jartzeko izandako “gorabeherak” ahaztu gabe, hautagai batzuen konpromisoa eskertu du Fracking Ez mugimenduak. “Laburpen gisa esan dezakegu, EHBilduk, PSEk, Podemosek eta Irabazik lana erraztu digutela eta konpromisoa estrukturalki hartu dutela”, adierazi dute. Zentzun honetan, espero dute “hartutako konpromisoak praktikan jartzea eta sorpresarik ez egotea”.

 

Arabako Biltzar Nagusietara aurkezten diren hurrengo hautagaiek frackingaren kontrako konpromisoa hartu dute: Ramiro Gonzalez (EAJ), Kike Fdz de Pinedo (EH Bildu), Cristina Fernandez (PSE), Jose Damian Garcia (Irabazi), Koldo Martin (Podemos) eta Ana Unibaso (Ikune).

 

Aldiz, Javier de Andresek (PP), Nicolas Gutierrezek (UPyD) eta Miguel Angel Carrerak (Ciudadanos) ez dute frackingaren aurkako konpromisoa sinatu.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago