Arte eta Ofizio eskola aurrean egin dute gaur arratsaldean Irabaziko hautagaiek agerraldia. Equo eta Ezker Anitzak sustatuko ekimenak salatu du PPk artea eta, orokorrean, kultura "kinka larrian" utziko duela. Horregatik, kultura sare indartsu bat eratzeko plan estrategikoa aurkeztu du eta gainontzeko alderdi politikoei elkarlanean aritzeko eskua luzatu diete.
Aipatutako plan horrek, besteak beste, ondorengoak jasotzen ditu: "kulturan parte hartzeko herritar guztiek duten eskubidea, sorkuntza sustatzea, kultura eta arte garaikidearen sustapena eta hiriburuaren garapenerako kulturak duen garrantzia bermatzea".
Irabaziko alkategaiak, Oscar Fernandezek, azaldu du «puntu kulturalak jasotzen dituen sare koordinatua» sortu nahi dutela. Ibilbide formatiboa eskainiko lukeen ibilbidea osatuko litzateke sare honen bitartez eta, bertan, Arte eta Ofizio eskolak dagokion pisua hartuko luke. "Arte eta Ofizio eskolaren 240. urtemugan bizi duen egoera nabarmendu behar da". "Pribatizatua izateko arriskuan dago eta matrikulak garestitzera behartuta ikusi du bere burua", gogoratu du Fernandezek.
Argazkia: Irabazi
Kulturarik gabe "etorkizunik ezta duintasunik ere ez dagoela" salatu du Irabazik gaur arratsaldean Arte eta Ofizio eskola aurrean egindako agerraldi batean. Kultura eta arte sare bat osatzeko plan estrategikoa aurkeztu du eta eskua luzatu die gainontzeko alderdiei elkarlanean aritzeko.