Debatean Gasteizko alkatetzarako hautagaiak diren Javier Marotok (PP), Gorka Urtaranek (EAJ), Peio López de Munainek (PSE), Miren Larrionek (EH Bildu), Oscar Fernándezek (Irabazi) eta Ignacio Oñatek (UPyD) hartuko dute parte.
Estibaliz Ruiz de Azuak gidatuko duen eztabaidan hautagaiek honako gai hauen inguruan norberaren proposamenak eskaini beharko dituzte: hiri-eredua eta ekonomia asmoak; gizarte laguntzen kudeaketa; hirigintzaren etorkizuna; hiritarren parte hartzea, eta gobernagarritasuna. Ohi bezala, parte hartzaileek boto eskakizuna eginez itxiko dute saioa.
Argazkia: Eitb
Aurrez aurreko eztabaidak eskainiko ditu gaur gauean ETB2k Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeako alkategaiekin. Deskonexioan eskainiko dira debate guztiak, 22.30etatik aurrera.