Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da asteburu honetan Gasteizko museoetan

hirinet 2015ko mai. 15a, 02:00

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da baina ospakizuna aurreratu eta gaurtik hasita, hiriko museoetan jarduera ezberdinak egiteko aukera egongo da.

 

Lehenik eta behin, maiatzaren 16 eta 17an sarrera doan izango da Arabako Foru Aldundiko Museo guztietan. Horrez gain, Gaur, osteguna, esaterako, Isabel Ortizek eta Ruth Valentínek  ‘Mendibururen uniformea. Historia eta kontserbazio puntadak’ hitzaldia eskainiko dute Armeria Museoan, 19.00etatik aurrera. Asteburuan berriz, ‘Zuluetaren Pasioa’ antzerki bidezko narrazioa izango da leku berean, bi saio ezberdinetan; 12.00etan eta 18.00etan. Bertan, Kubatar dantza tradizionala (Andrya Victoria Peña Téllez eta Yanelis Sánchez Vazquezen eskutik) eta ahozko kontakizuna (Alfonso Javier Sueskunekin) uztartuko dira. Igandean, hilak, 17, ‘Iraganera itzultzea’ jarduera egingo dute BiBAT museoan.

 

Artiumen, jarduera anitz

Sukaldaritza dibertigarri eta konprometituko lantegiak ‘Cocina de Guerrila’-rekin, jantziak birziklatzeko lantegiak Truca Rec-ekin, familientzako lantegiak, bisita gidatuak, kontzertu bat, hitzaldi bat, Scratch Eguna eta inoizko erakusketa laburrenaren irekiera dira Arte Garaikideko zentro-museoak eskainiko dituen jarduerak egun berezi hau ospatzeko.  Hemen ere ‘Zuk nahi duzuna’ tarifa egongo da asteburu osoan.

 

Maiatzaren 16an, larunbata

Scratch Eguna 2015

11:00etatik 13.30era
Video-jokoak, animazioak, benetako aplikazioak… Lehen Hezkuntzako 3. zikloko haurren eskutik

Hitzaldia: Fernando Castro Flórez, Alvarez Raborekin
12:00etan

Bisita gidatuak
12.30ean eta 18.30ean

Arte iraunkor eta sortzailezko lantegiak
- Sukaldeketan, Cocina de guerrilla-rekin (Sukaldean aritzeko lantegia, sormena landu eta sukaldaritza erraz, dibertigarri eta konprometitua egiteko formula berriak bilatzeko
- Arropa zahar berriak eta zure aurreko mantala zikintzeko aukerak, Truca Rec-ekin (Stencil teknika ohialen gainean erabiltzeko lantegia. Oihalen birziklapen sortzailea. Erabilitako arropak birmoldatu eta kustomiztuz)
Lantegien ordutegia: 17.00etatik 18.30era, 8 urtetik 14ra bitartean
18.30etik 20.00etara, 15 urtetik aurrera

Doako jarduera. Toki mugatua. Izen ematea: 945209020

Munduko museoen historiako erakusketa laburrena-ren inaugurazioa
Alvarez Rabo. Compendio Anartístico Gliscromorfo ARTE
20.00etan
 

Maiatzaren 17an, igandea

Familientzako lantegiak
Good Morning Artium! – 12.00etatik 13.30era
Artium Txikia – 12.15etik 13.30era

Bisita gidatuak
12.30ean eta 18.30ean

Kontzertua
Complete Pack of new Cotillons, Bóreas Cámara
12.30ean

 

Informazio gehiago: Artium, Museoen Nazioarteko Egunaren programa

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago