EAJko alkategaiak, Gorka Urtaranek, pertsona itsuen eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonen eskura jarri ditu, ONCEk braillera transkribatuta eta audio formatuan, datozen lau urteetarako hauteskunde egitarauko proposamen estrategikoak. Ekintza sinboliko honen bitartez, Urtaranek "irisgarritasun unibertsalaren aldeko" apustua eta konpromisoa aldarrikatu du.
Horiek horrela, udal zerbitzuen eta esparru publikoen irisgarritasuna «hobetzen lagundu duten ekimenak» proposatuko dituztela adierazi du EAJko hautagaiak. Ibilbidea "luzea izango bada ere", konpromisoa hartuko duela ziurtatu du.
Irakurketa taktilezko agiriaren transkripzioa ONCE erakundearen lankidetzari esker lortu dela azaldu du. Gorka Urtaranen konpromiso estrategikoen audio bertsioa entzun ere daiteke www.gorkaurtaran.eus web orrian.
Argazkia: pnvgasteiz.eus