Konpromiso Gunea martxan da Gasteizko Letra Fakultatean

hirinet 2015ko mai. 14a, 02:00

Atzo arratsaldean eta larunbatera bitartean,  Konpromiso Gunea egongo da Gasteizko Letra Fakultatean.

 

 

Igandean, berriz, Martxa Laranja abiatuko da 12.00etan Bilbo plazatik. #ResistGasteiz mugimendu honen helburua sei urteko espetxe zigorra betetzera zigortuak izan diren Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal, Ainhoa Villaverde, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles gasteiztarrei, Xabat Moran santutxuarrari eta Ibon Esteban iruindarrari babesa eta elkartasuna adieraztea izango da.

 

 

Gasteizko Harresiak adierazi bezala, “Konpromiso Gunearen egiteko nagusia, igandeko mobilizaziora begira konpromisoak batzea izango da, Gasteiztar jendartean gertatutakoaren berri eman eta salaketa lana biderkatzea”. Martxa Laranja “bidegabekeria” hauen aurka dagoen pertsona ahalik eta gehien biltzeko gunea izango dela adierazi dute. Horregatik, “asteazkeneko operazioaren eta salbuespen politiken aurka dauden herritar guztiak” gonbidatu dituzte. Horrez gain, une gogor hauetan ere alaitasuna, irudimena eta erabakitasuna agertu nahi dituen deialdia dela adierazi dute eta horregatik, “elkartasun mozorroa” janzteko deia egin dute. Igandera bitartean, egitarau zabala prestatu dute Konpromiso Gunean.

 

 

 

Argazkia: Askegunea

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago