Gasteizekin eta Arabarekin duen “inplikazioa” adierazi zuen Ortuzarrek Iñigo Urkullu lehendakaria ere bertan zela. “Egin diren azpiegitura, zerbitzu eta instalazioak horren egiaztagarri” direla gaineratu zuen. Zentzu horretan, EBBko presidenteak ondorengoa esan zuen: “Araba eta Gasteiz etorkizun oparora eramateko aukera ematea eskatzen dizuegu, herrialdea eta hiria denontzako etorkizun hobera eramateko”. Horretarako, Araba eta Gasteiz “erdi-erdian” jarri beharra dagoela azpimarratu zuen Ortuzarrek.
Atzoko ekitaldian, Gorka Urtaran alkategaiak aipatu zuenez, "herriarentzako egitasmoa daukat eta ez dut udal gobernura iritsi arte itxaron nahi izan” egitasmo hori martxan jartzeko. “Amaitzear dagoen legegintzaldian, EAJ-k proposamenak aurkeztu ditu eta eraikitzailea izan da, eta aurrekontuak eta inbertsioak babestu ditu gure hiriarentzat ona dena proposatu eta babestu behar delako", gehitu zuen. Urtaranen hitzetan, “gardentasuna, zintzotasuna, hurbiltasuna, sentsibilitatea eta etorkizunerako ikuspegia” izango dira bere “nortasun ikurrak” alkatetzera iristen bada.
Argazkia: pnvgasteiz.eus