[M24] PPren siglak erakustea “ez da beharrezkoa” Marotorentzat

hirinet 2015ko mai. 13a, 02:00

Hauteskunde programa aurkezteko egindako ekitaldi batean, PPko alkategaiak azaldu du oinarrian bost konpromiso dituela programak: “hitza bete, Gasteiz guztiaren gainetik, hurbiltasuna, gardentasuna eta argitasuna”.

Oraindik nor bozka ez dakitenei ere mezua helarazi nahi izan die PPko alkategaiak, baita gainontzeko alkategaiei ere. Azken hauei esan die “ez dakitela kanpaina egiten alderdiaren siglak aurpegian eraman gabe”. Zentzun honetan, Marotok azaldu du berarentzat PPre siglak erakustea ez dela “beharrezkoa”.

 

“Nik bihotzean daramat Gasteizko bandera eta hori alderdien siglen gainetik dago”, adierazi du. Atzo, PSOEko idazkari nagusia den Pedro Sanchezek, Gasteizen egindako agerraldi batean, “Marotok bere siglak ezkutatzen dituela” kritikatu zuen eta “Rajoy Gasteizen Maroto dela” ziurtatu zuen, “biek gutxi batzuentzako soilik gobernatzen dutelako”.

 

Andra Mari Zuriaren enparantzan egin du PPko hautagaiak agerraldia. Bertan, bere bost konpromisoak azaldu ditu eta konpromisoak sinatzearekin batera eman dio amaiera ekitaldiari.

 

Argazkia: @ganavitoria

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago