[M24] Auzoetako ortuak, elikadura burujabetza lortzeko abiapuntu

hirinet 2015ko mai. 13a, 02:00

Landaketa sinbolikoa burutu du gaur goizean Irabazi alderdi politikoak, tomateak landatu dituzte, hain zuzen ere. Irabaziko alkategaiak, Oscar Fernandezek, eta diputatu nagusirako hautagaiak, Jose Damian Garciak, nekazaritza ekologikoa garatzeko proposamena aurkeztu dute. Nekazaritza ekologikoa Arabako “motore” izan daitekeela uste dute, baita elikadura burujabetza lortzeko “abiapuntu” ere.

Arabako nekazaritza produktu ekologikoak “etorkizun” handia daukala uste du Equo eta Ezker Anitza batzen duen kandidatura berri honek. Halaber, “nekazaritza ekologikoaren bitartez lanpostu asko sor daitezke”, nabarmendu dute.

 

Zentzu honetan, Irabazik zazpi neurri aurkeztu ditu. Besteak beste, “tokiko merkatu iraunkor” bat sortzea proposatu du, baita bertoko produktu ekologikoen azoka gehiago egitea ere. Kontsumo kooperatibentzako eta ekodendentzako laguntzak ere beharrezkoak direla uste dute.  

 

Azkenik, Irabaziko hautagaiek azpimarratu dutenez, “auzoetako ortuak elikadura burujabetza lortzeko abiapuntua dira”. Hori dela eta, Salaburun zein beste auzo batzuetan ortu ekologikoak martxan jartzeko konpromisoa hartu dute.

 

Argazkia: Irabazi

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago