Pertsona migranteen bozka eskubideak bermatzeko asmoarekin aurkeztu da Ongi Etorri udal hauteskundeetara, 2011n egin zuen bezala. Vanesa Costa zerrendaburuak zein Raymond Manzano zerrendan laugarrenak programaren inguruko zehaztasunak eman dituzte.
"Herritar berriei dagozkien eskubideen aitorpena" eta hauteskunde guztietan bozka eskubidearen aldarrikapena dute helburu. Halaber, nazionalitatea lortzeko "aukera berdintasuna" defendatu dute, "norberaren jatorria oztopo izan gabe". Era berean, beste batzuen artean, erlijio askatasuna eta atzerritar legearen indargabetzea jasotzen dute hauteskunde programan.
Argazkia: Juanan RUIZ (ARGAZKI PRESS)