[M24] Euskara eta Kafe Antzokia Irabaziren erronken artean

hirinet 2015ko mai. 12a, 02:00

Arabako gizarte "kohesioaren" elementutzat eta "kultur ondare unibertsaltzat" hartzen du Irabazik euskara. Horregatik, Equo eta Ezker Anitza batzen duen kandidatura honek euskararen ezagutza eta erabilera sustatu nahi du.

Elebitasun "erreala eta eraginkorraren" aldeko apustua defendatu dute gaur goizean egindako agerraldi batean. Irabaziko alkategaia den Oscar Fernandezen hitzetan «euskara gizartearen ondare ukiezina da eta babesteko betebeharra daukagu. Hau dela eta, bazterketan oinarritutako politikak zein euskararen erabilera politikoa ukatzen dugu».

 

Horiek horrela, "euskararen normalizazioan lan egiten duten agenteen kohesioa bermatzeko sare eta gune eraginkorrak" sortzea proposatu du Fernandezek. Bestetik, Oihaneder Euskararen Etxea proiektua aurreratzeko eta Gasteizko Kafe Antzokia osatzeko "konpromiso politiko erreala" erakutsi du Irabaziko hautagaiak. Tokiko euskarazko hedabideak garatzeko konpromisoa ere hartu du.

 

Euskararen helburua "apurka-apurka eta era ez traumatiko batean» garatu behar dela defendatu du Fernandezek, «inposiziotik urrun".

 

Argazkia: Irabazi

 

 

 

 


 


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago