Larunbat honetan euskal kantuak eta dantzak nagusi izango dira Gasteizko erdiguneko kaleetan. Laugarren urtez 'Kantuz-Dantza' jaialdia antolatu dute bertako bi abesbatzek eta dantza taldek.
IV. Kantuz-Dantza
Noiz? Maiatzaren 16an, larunbatean, 12.00etan
Non? Gasteizko erdiguneko eta Alde Zaharreko kaleetan, amaiera Aihotz plazan izango da
Protagonistak: Sustantzieroak, Gasteiz Kantuz, Jare Dantza taldea eta Adurtza Dantza Taldea
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.