Modu honetan, PPko alkategaiak azaldu du bere diru-sarrerak 79.398 eurokoak direla (gordina) eta aurten, adibidez, Arabako Ogasunak 1584 euro itzuli behar dizkiola. “Legalak ez ezik, alkate moduan izandako diru-sarrerak etikoak ere izan direla jakinaraztea da nire nahia”, azpimarratu du Marotok.
Halaber, gainontzeko alderdietako zinegotziei gauza bera egitea eskatuko diela iragarri du, errenta aitorpenak publikoak izan daitezen, alegia. 2013an ere, argitara eman ziren udalean zeuden zinegotzi guztien ondasunak.
Javier Marotoren Errenta Aitorpena (2014)
Argazkia: @ganavitoria
San Martin auzoan kokatuta dauden udal bulego berrien parean egindako kanpaina ekitaldi batean atera du Javier Marotok 2014ko errenta aitorpenaren kopia bat. Keinu honekin, “gardentasunari” egin nahi izan dio men.