Era honetan, adinekoen premiei leihatila bakarraren bidez eman nahi diote erantzuna, “ematen zaizkien zerbitzuetan hutsuneak eta pilatzeak jazo ez daitezen”. “Modu honetan kudeaketa askoz azkarragoa, erosoagoa eta eraginkorragoa garatu ahal izango dugu”, nabarmendu dute.
Gorka Urtaran herritarrek gizarte modernoetan jasaten duten zahartzearen fenomenoari buruz mintzatu da. Gasteizen, ia 50.000 lagunek 65 urte edo gehiago dituzte eta zenbait auzotan, Gazalbide, El Pilar, Zamaraga edo Txagorritxun kasu, ehunekoa bikoiztu egiten da, herritarren % 40ra helduz.
Alkatetzarako hautagaiak adinekoen hainbat talderekin eta pertsonekin izandako hartu-emanetan egiaztatu ahal izan du zeintzuk diren haien kezka nagusiak. “Horietako bat bakardadea da. Geroz eta adineko gehiago bakarrik bizi dira. Une honetan eta Gasteizko Udalak dituen datuen arabera, 75 urte edo gehiago dituzten 6.400 pertsona inguru bakarrik bizi dira eta horietako 2.500 pertsonek behintzat ez dute harremanik udaleko gizarte zerbitzuekin, aldundiarekin edo Eusko Jaurlaritzarekin”.
Hori dela eta, adinekoak bakarrik egon ez daitezen, arreta emateko plan bat abiarazi nahi du Urtaranek eta horri lagunduko dioten neurrietako bat laguntza publikoak izango dira, adinekoak bizi diren eraikin guztietan igogailua egon dadin. “Horrela, haien harreman pertsonalak eta bakardadea saihestuko dira.”, esan du alkategaiak.
Argazkia: pnvgasteiz.eus