Hala ere, PPk hauteskunde-batzordearen aurrean kexa jarri zuen, arrakastarik gabe. Gasteizko batzordearen aurrean helegitea jarri ostean, Madrileko batzordean ere saiatu da PP helegite berri batekin.
Horiek horrela, Miren Larrion EH Bilduko alkategaiak PPren keinua baloratu du. Ildo honetan PPren beldurra “agerikoa” dela esan du, "maiatzaren 16an Europa beteko dugulako eta 24ean instituzioetatik botako ditugulako". "PP beldur da aldaketa datorrelako, EH Bildu delako aukera bakarra eta alternatiba hori Araba eta Gasteizko instituzioetara sartuko delako eta leihoak irekiko dituelako”.
EH Bilduk helegite horren kontrako alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du.
Argazkia: Juanan Ruiz, Argazki Press
Datorren maiatzaren 16an Gasteizko kanpainako ekitaldi nagusia gauzatuko du EH Bilduk Europa Jauregian. Egun berdinean ere PPk asmoa zeukan berea ospatzeko, non Mariano Rajoyk Espainiako presidenteak ere parte hartu behar zuen. PP, ordea, berandu iritsi zen, EH Bilduk hartu baitzuen hitzordua.