Arabako PSEko gazteen ordezkari Igor Salazarren iritziz, “Marotok uste du munduaren jabe dela, Neron enperadorea bezala, eta bere adierazpen arrazistekin Gasteiz sutan jarri du”. Hori dela eta, “su hori itzaliko duen ura nahi dugu izan”, gaineratu zuen Salazarrek.
Ekitaldian ere izan ziren Peio López de Munain eta Cristina González, alkatetzarako eta aldundirako hautagaiak, hurrenez hurren. López de Munainek gazteekiko miresmena adierazi zuen “jasaten ari duten guztiagatik” eta denon artean “sutea itzaltzera” gonbidatu zituen hiritarrak.
Argazkia: @jsalava
PSEko gazteriak egungo alkate den Javier Maroto Neron enperadore piromanoarekin alderatu zuten atzo goizean egindako kanpaina ekitaldi batean. “Marotok piztutako sute sozial eta ekonomikoari” aurre egiteko “busti beharra” dagoela azpimarratu zuten.