Gasteizko udaletik hartuko dituen lituzkeen hamar neurriak aurkeztu ditu EH Bildu alderdiak. “Hilabete bat baino gutxiago geratzen da PP Arabako instituzio nagusietatik botatzeko. Hori dela eta, ezin dugu denborarik galdu. PP bota ostean, badakigu nora abiatu”.
Auditoria soziala litzateke lehen neurria, jendeak jakin dezan udal diru-kontuak zertan diren. Bestetik, kalitatezko enplegu publikoa sortzeaz gain, kaleratzerik gabeko udalerria bilakatu nahi dute Gasteiz.
Era berean, Larrionek azaldu duenez, etorkinentzako “ongietorri programa” diseinatu eta bultzatuko dute. Gainera, hondakinen udal kudeaketari dagokionez, “zero zabor” filosofia indartuko dute. Parte hartzeak eta estrategikoak diren beste proiektu batzuekin osatzen da aurkeztutako neurrien zerrenda.
Argazkia: Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS
Miren Larrionek alkate moduan izango lituzkeen lehentasunen berri eman du: parte hartzeari benetako bultzada, gardentasuna, kalitatezko enplegu publikoa, kaleratzeen aurkako neurriak, zero zabor eta ongietorri programa.