Guztira, 86 hauteskunde-mahai egongo dira eta sistema berria ondorengoetan jarriko dute: Aldabe, Judimendi, Hegoalde, Lakua, Ariznabarra eta Arriagako gizarte etxeetan.
Elektronikoki kudeatutako mahai hauek ohiko hauteskunde-mahaiekin alderatuz gero, berezitasun bat dute: hauteskunde egunaren jarraipena eta horren garapena egiteko tresna informatikoez baliatzen dira.
Ekipamendu hau probatu den hauteskunde prozesuetan arrakastatsua izan dela diote Arabako Gobernu ordezkaritzatik igorritako oharrean, bereziki, hauteskunde-mahaietako kideei laguntzeko abantailak eskaintzen dituelako. Horrela, akten eredu guztiak, boto-emaileen zerrenda zenbakiduna eta ziurtagiriak ez dute eskuz betetzeko beharrik izango.
Sistema honek dakarren berritasuna ikusirik, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Gobernuaren Ordezkariordetzak aurkezpen-ekitaldi batzuk egitea aurreikusi dute. Ekitaldietan mahai horien funtzionamenduari buruzko argibideak emango zaizkie ordezkari, ahaldun eta artekariei.
Berritasun batekin datoz udal eta foru hauteskundeak. Barne Ministerioak eta Arabako Foru Aldundiak erabakita, Gasteizko sei hauteslekutan mahai elektronikoak izango dira. Bozka prozesua elektronikoki kudeatutako mahaien bidez izango da, alegia.