34 jarduera eta 23 kultura eragile biltzen ditu ‘Haziak-Elkarrekin egin’ aisialdi eta denbora libreko programa berriak

hirinet 2015ko mai. 6a, 02:00

Gasteizko Udalak ‘Haziak-Elkarrekin egin’ aisialdi eta denbora libreko programa berria aurkeztu du, non 34 jarduera eta 23  kultura eragile biltzen diren.

 

14 eta 30 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta programa maiatzaren 17tik uztailaren 4ra arte garatuko da eta hiriko leku ezberdinetan eskainiko du ekintza anitz, hala nola, Landatxo, Aldabe eta Iparralde gizarte etxeetan edo kalean bertan.

Aurtengo programak barne hartzen dituen 34 ekintza hauek lau arlotan banatuko dira;

1)     Bambalina festibala: Kale antzerki eta dantzaren inguruko jaialdi txikia.

2)     Ongizatearen kultura: Aisialdi sortzaile eta osasungarriko lantegiak.

3)     DIY, Egizu zerorrek eta Art the Street: Sorkuntza artistikoa sustatzeko jarduerak eta kaleko ekintza artistiko eta parte-hartzaileak.

4)     Light diskotekak eta DJ-ak

 

Aipatutako jarduerak antolatu dituzten elkarte eta eragileen artean honako hauek aurkitzen dira; EMAIZE, AMOK, LOS FLAMENKOTES, QUINTAS, ASOC. CULTURAL ATRIO, COLEKTIVO MONSTRENKO, EKOGRAMA, NORALAI, COCINA DE GUERRILLA, SIRAKUSI STENCIL, TRUCA REC, FAKTORIA LILA, TUNIPANEA GO FREAK, eta COMPAÑÍA METROKOADROKA.  Hainbat profesionalek ere parte hartuko dute, hala nola, Mª Jesús Sanzek, Maddalen Aguirrek, Purificación Suescunek, Ángela Castrok, Alejandra Buenok, Yemina Canok, Idoia Zabaletak eta José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko ikasleek.

 

Lantegienprezioak 3 eta 10  euro bitartekoak dira, iraupenaren eta materialen arabera. Drogen kontrako Plan Nazionalaren diru-laguntza dute jarduerek.

Izena emateko eta informazio gehiago: Haziak programa 2015

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago