Euslandia harilkatzen duten galderak txistera batean sartu eta ikusleen parte-hartzearekin irakurriko dira. Miriam Lukik galdera horiek hizpide izango ditu, dagozkien sentipentsamenduak errezitatu, irakurri eta hitz bihurtzeko ardura izango du. Bitartean, Concetta Probanzak zuzenean marraztuko du, inprobisatuz.
Euslandia: Unibertso txiki bat
Miriam Luki eta Concetta Probanza
Noiz? Maiatzaren 13an, asteazkenean, 19.00etan
Non? Oihaneder Euskararen Etxean
* Poetak maiatzean zikloaren barruan
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.