PPko udal zerrendaburuak, ordea, uko egin zion berehala EH Bilduren proposamenari. Marotoren ustetan, “eztabaiden aldekoa bada ere, aurrez aurrekoa” onartuz gero gainontzeko alderdiak albo batera geratuko lirateke.
“Morralla eta batasunoetaz hitz egiteari utzi eta bere ideiak Gasteiz anitza eraiki nahi dugun gehiego sozialaren aurka jar ditzan” nahi zuen Larrionek. Eztabaidaren baldintzak egungo alkatearen esku utzi ditu EH Bilduk, beti ere debatea publikoa bada.
Ereduen arteko eztabaida egongo ote den ezin jakin oraindik. Iragan apirilaren 23an, aurre kanpainan, EH Bilduko alkategaia den Miren Larrionek aurrez aurreko debate batera gonbidatu zuen egungo alkatea den Javier Maroto. “Tarte batez, irainak alboratu eta aurpegia publikoki eman dezan”, halaxe eskatu zion Larrionek.