Alkategaiak:
PP: Javier Maroto (@JavierMaroto)
EAJ: Gorka Urtaran (@gorka__urtaran)
EH Bildu: Miren Larrion (@miren_larrion)
PSE: Peio López de Munain (@peiomunain_xvg )
Ciudadanos: Rodrigo Zamora (@Rodri_Zamora_Al)
UPyD: Ignacio Oñate (@Ignacionate)
Hemen Gaude-Sumando: Jorge Hinojal (@JorgeHiSo)
Irabazi: Oscar Fernandez (@oskar_fm)
Gastoria: Maria Esther Saez de Argandoña (@unicaire)
VOX: Adolfo Gago (@toohope)
Recortes Cero: Diana Plaza
Ongi Etorri: Vanesa Costa
Aulki Zuriak – Escaños en Blanco: Nerea Icuza
Aukera politiko berriak
Orain dela lau urteko udal hauteskundeekin alderatuz gero, zazpi kandidatura berri aurkeztu dituzte datorren maiatzaren 24rako. Beste herrialde batzuetan jazo izan den moduan, Gasteizera ere Podemos eta Ciudadanos efektua ailegatu da. Podemosek Hemen Gaude-Sumando markarekin aurkeztuko da; Ciudadanosek izen propioarekin egongo da presente.
Orain arteko Ezker Anitza-IU eta EQUO elkarrekin aurkeztuko dira, Irabazi koalizioan. Bestetik, herritar independienteen plataformatzat hartu du bere burua Gastoriak. VOX, Recortes Cero eta Aulki Zuriak dira berritasunen zerrenda osatzen duten gainontzeko alderdiak.
Aurkeztuko ez direnak
Azkenik, aurten ez dira bozkatzeko aukeren artean egongo: PUM+J (Mundu Justuago baten alde), PFyV (Familia eta Bizitza) PACMA (alderdi antitaurinoa) eta U.C.E. (Espainiako bilkura komunista).