Jaialdi honen helburua poesia kalera ateratzea denez, ohiko lekuetatik at izango da poesia, hala nola, hiriko kaletan, ikastetxetan, liburutegitan, loradendetan, tabernetan, unibertsitatean edo Oihaneder Euskararen Etxean.
Poesia eskaintzeko euskarriak ere anitzak izango dira. Horrela, mintegiak, errezitalak, kontzertuak, erakusketak, ikus poesiaren erakusketa, haurrentzako poesia eta poeta eta ikastetxeetako ikasleen arteko topaketak izango dira, besteak beste. Elisa Rueda poeta gasteiztarraren zuzendaritzapean eta hiriko eragile ezberdinen elkarlanarekin antolatu da Poetak Maiatzean jaialdia.
Poetak Maiatzean 2015- Programa osoa

Hirugarren urtez, Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdia ospatuko da Gasteizen. Maiatzaren 3an hasi eta 31ra arte, egunero literatur genero honi lotutako jardueraren bat edo beste izango da hirian.