Igandeak Jai eta 'Zergatik ez? tailerra' Ramon Bajo ikastetxean

Euskararen Agenda 2015ko mai. 25a, 02:00

Gasteizko Alde Zaharreko  ikastetxean izango da hurrengo IGANDEAK JAI saioa.  Saio hau berezia izango da, bi arrazoiengatik:

  • Ordua erdi beranduago hasiko da: 17.30ean
  • 'Zergatik ez?' tailerra egiteko aukera

''ZERGATIK EZ? euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra' egiteko aukera eskaintzen dizue GEU elkarteak. Tailerra doakoa izango da, baina parte hartzeko ezinbestekoa da izena aurrez ematea: inaki@geuelkartea.com / 945222153 (goizez)

Izena emateko azken eguna: Maiatzak 29, ostirala

IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz

Non? Ramon Bajo ikastetetxean (Eskola kalea 16)

Noiz? Maiatzak 31, igandean

  • 17.30ean 'Sustrai biziak' Kiki eta Koko. Mari, Anbotoko dama, oso kezkatuta dago. Garai batean nagusi zen Armonia lurralde hauetan, baina egun batean Armonia desagertu egin zen. Marik aurkitzen laguntzeko eskatu die umeei...
  • 18.30ean Natur tailerra: orri markatzaileak hostoekin. Naturarekin lotutako orri markatzaile bereziak sortuko ditugu. Hostoak eta landareak aukeratu eta bakoitzak berea diseinatuko du, ondoren, irakurtzen ari garen liburu edo ipuinean erabiltzeko.

Antolatzailea: GEU elkartea

Laguntzaileak: Basartea Ramon Bajo ikastetxeko Guraso Elkartea, Urtxintxa, Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago