Gaur zabaldu dute Gasteizko haur eskoletan izena emateko epea

hirinet 2015ko mai. 4a, 02:00

Gaurtik hasita (hilak 4) eta maiatzaren 13ra bitartean, Gasteizko haur eskoletan  (Haurreskolak partzuergokoetan zein udalaren sarekoetan) matrikulatzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da.

 

Aurten, 1.475 leku eskainiko dira guztira, 25 eskoletan banatuta (20 eskola Haurreskolak partzuergokoak dira eta 5 udalarenak). Maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik eskabideak aurkezteko epea, eta inprimakiak herritarrei laguntzeko bulegoetan jaso eta aurkez daitezke. Udalaren web gunean ere daude eskuragarri inprimakiak.

Lekuak 2013an, 2014an eta 2015ean jaiotako haurrentzat dira eta 125 gelatan banatuko dira. Adinen arabera honela banatuko dira lekuak: 198 leku eta 11 gela 2013an jaiotakoentzat; 2014an jaiotakoentzat, 949 leku eta 73 gela; 2015ean jaiotakoentzat, 328 leku eta 41 leku.

 

Informazio gehiago: Haur eskoletan izena ematea

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide