Zer? Sukaldaritza tailerra, 'Ilargixen gorabeherak' hitzaldia Jesus Arregi astronomoarekin, EHKOLEKTIBOAren aurkezpena, gazta berrien dastatzea, Lorabarri azoka, ekoizleei bisita, Lamien bila karrobira, 'Bizi baratzea' liburuaren aurkezpena Jakoba Errekondoren eskutik.
Egitarau osoa: Lorabarri Asteko kartela
Hirugarrenez antolatu dute Lorabarri Astea Aramaion. Bertako hainbat elkarte eta ekoizleren elkarlanari esker, besteak beste, elikadura burujabetza, kontsumo arduratsua, herriko historia eta kultura ezagutzeko parada izango da.