Hainbat hitzordu Maiatzaren Lehena ospatzeko

hirinet 2015ko api. 30a, 02:00

Nazioarteko langilearen eguna hitzorduz beteta dator. Urtero lez, aldarrikapenerako eguna izango dute sindikatuek. 

Besteak beste, CNT, CGT, ESK  eta STEILAS sindikatuek deialdi bateratua egin dute. Eguerdiko 12.30ean  abiatuko dira Gasteizko Europa Jauregitik. Ordu berean, baina Bilbo plazan, mobilizatuko da LAB sindikatua "Langileok borrokan, Euskal Herria aldaketa bidean" lelopean. 

 

Arabako Emakumeen Asanbladak ere aldarrikapenarekin bat egingo du eta 11.30ean manifestazio feminista deitu du Andra Mari Zuriaren plazan. CCOO eta UGT sindikatuak, 12.00etan, alegia, abiatuko dira Andra Mari Zuriaren plazatik ere.

 

Azken urteotan egin ohi duen bezala, hitzordu bateratu deitu du ELAk. Bilboko Jesusen Bihotzaren plazan izango da mitina, goizeko 11.45etatik aurrera eta  ostean, manifestazioa abiatuko da Plaza Biribileraino. Sindikatuak enpresarien prekarietatearen aurrean langileak "indartsu" egiten dituela aldarrikatuko dute.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago