Ilustrazioak, fanzineen azoka eta vermu-berriketa izango dira asteburu honetan egingo den Dibupotean

hirinet 2015ko api. 24a, 02:00

Asteburu honetan Dibupotearen bosgarren edizioa ospatuko da Gasteizen. Sormena bultzatzea helburu duen hitzordu hau Ilustrapados izeneko proiektuaren ekimena da eta bi egunez, besteak beste, fanzineen azoka ir, marrazkila dema bat edo autoekoizpenari buruzko lantegi bat eskaini dute. Aurreko edizioetan bezala, edonork parte har dezake ekintza hauetan.

 

Apirilak 24, ostirala

17.00etan Bisita gidatua Bibat museoan,Kutxi kalean kokatzen den Arkeologia museoaren 40. urteurrena aprobetxatuz.

18.00etan Dibupotea Bibat museoan: bertaratzen direnek museoko obra batean oinarritutako ilustrazio bat egiteko aukera izango dute.

20.00etatik 24.00etara: Fanzineen azoka eta marrazkilari dema, Hor Dago tabernan. Besteak beste honakoak izango dira bertan: ZÓCALO, La Criminal, La Máquina de Albóndigas, Cíclpoe, Funzeen, Bruno Efímero, Guitza!, Klof, 190ºmagazine, Mohoso y Morboso, Pan de Molde e Ibai Ganuza Ediciones. Horrez gain, azoka honetan zure fanzinea, aldizkaria edo argitalpena erakutsi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ilustrapados kolektiboarekin.   araba@ilustrapados.org

 

Apirilak 25, larunbata

Goizeko 10.30ean ‘Autoargitaratu edo hil zaitez’ lantegia eskaini da Zuloa liburudendan, La Criminal autoekoizpenerako kolektiboaren eskutik. Izena emateko: araba@ilustrapados.org edo   Facebook bidez.

Eguerdian, 13.30ean, ‘Marrazten dut eta orain zer’ vermu-berriketan izango da Hor Dago tabernan. Bertan, Bonito argitaletxea, PUMK, Zocale fanzinea eta La Criminal bezalako gonbidatuek euren esperientzia kontatuko dute.

 

Informazio gehiago: Ilustrapados

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago