Euskal izenen mugikorrentzako lehenengo aplikazioa

hirinet 2015ko api. 23a, 02:00

Jaiotzekoa den ume bati izena jartzeak askotan sortzen dituen buruhausteei amaiera emateko dator Euskal Izenak izeneko mugikorrerako aplikazio berria.

Batura Mobile enpresak neska eta mutilentzako izendegia garatu baitu, Android eta iOS-erako. Azkenaldian (ingelesez eta gazteleraz bereziki) ugaldu egin dira izenak proposatzeko APPak (iphone eta androiderako). Halere, euskal izenak batzen duen aplikaziorik ez da orain arte egon.

 

Aplikazio honen bitartez, hainbat informazio bilatu daiteke, besteak beste, izenen zerrenda,izenarenesanahia eta jatorria, izena mapan kokatu edo  izenik aukeratuena zein den. Zerrendegia Euskaltzaindiak emandako datuen arabera egin da.

 

Euskal izenak aplikazioa doan eskuratu daiteke, Apple Store edo Google Playn; Android-erako eta iOS-erako. 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago