Ekonomikoa beharrean, gizarte errentagarritasuna helburu

hirinet 2015eko apirilaren 22a

Gasteizko Udaleko, Aldundiko eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) langileek manifestazioa eta itxialdia burutu zuten atzo “kalitatezko zerbitzu publiko eta sozialak” aldarrikatzeko. “Itxialdiaren arrakasta” nabarmendu nahi izan dute igorritako prentsa oharrean.

Azken lau urteotan agintean izan den Alderdi Popularra “arabarren interesen aurka” jardun duela salatu dute. “Zerbitzu publiko hauek suntsitu eta pribatizaziora jo dute mozkinen bila, horrela, lehen eskubidea zena negozio bilakatuz”, gehitu dute.

 

Hauteskundeen ostean, foru eta udal erakundeetan eseriko diren politikariei “errentagarritasun ekonomikoa beharrean, gizarte errentagarritasuna” bilatzeko hainbat eskakizun luzatu diete. Besteak beste, enplegu publikorako sarrera objektibo eta gardena bermatzea, azken urteotan galdu dugun eroste-ahalmena eta lan baldintzak berreskuratzea edota kalitatezko zerbitzu publiko sozial unibertsalak mantentzea.

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago