Bertan orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu ziren lehian. Denen artean, Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.
Saria, sexu hezkuntzarako euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek, produktu ekologikoz osaturiko saski bana eta beste hainbat opari jaso dituzte.
Euskararen Ginkana Kutxa Ekoguneaketa Azkue Fundazioakantolatu eta Euskaltzaleen Topaguneakkoordinatutako lehiaketa izan da. Bi hilabetez, euskara, ekologia eta teknologia berriei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek finalera iritsi ahal izateko.
Gai honi lotutako albiste gehiago:
Emaize, 20 urte sexualitateak lantzen
Euskararen Ginkanaren laugarren edizioa