Asteartero dago zer ikusi edota zer entzun Alde Zaharreko San Frantzisko Xabier kantoian, eta atzo zer dantzatu ere eskaini zuen Makalak eta bere Jazz & Funk taldeak. Musikari esperientziadunak bildu ditu Makalak bidaia honetan. 'Xake!' izeneko diska da euren aurkezpen-txartela.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.