Lantegiko pintura departamentuan piztu da sutea eta momentu honetan bertan dira suhiltzaileak. Ertzaintzak Miñanoko parkerako sarrerak itxi ditu lehen orduan, baina 08:00etarako dena zabalik zegoen. Alta, Miñaoko sarbideetan arretaz gidatzeko aholkua zabaldu du Trafiko Zuzendaritzak bere Twitter kontuaren bitartez.
Lau bat ordu igaro dira suhiltzaileek sutea kontrolpean izan duten arte eta «hondatutzat» jo dute pintura pabiloia. Ez dago guztiz amatatuta, beraz, han geratuko dira sua berpiztu ez dadin.
Argazkia:@AAldaiturriaga