Gasteizko Udalak bat egin du Gora Gasteizko aldarriekin

hirinet 2015eko apirilaren 22a

Atzo Gasteizko udalak, larunbatean hiriburuan ospatu zen Gora Gasteiz egunaren inguruko mozioa onartu zuen. EAJk, PSEk eta EH Bilduk alde bozkatu dute, PPk, berriz, kontra. 

Mozio honekin, udalak gasteiztarrak zoriondu ditu ospakizunean izandako “parte hartze aktiboa eta masiboagatik”.  Horrez gain, udalak bere egin ditu herri ekimenaren aldarrikapenak eta udal gobernuari eskatu dio "jatorriaren arabera" herritarrak "estigmatizatzeari" utz diezaiola. Horrekin batera, udalbatzak  udal gobernuari eskatu dio hiritarren eskubide sozial eta kulturalak lehenetsi ditzala, "norbere interes politikoen eta elektoralen gainetik".

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago