Urteurrena ospatzeko antolatu diren jardueren artean, Akademiak asteburu berezia eskainiko dio ‘Dantza plazan’ ekintzari, maiatzaren 29an eta 30ean. Horrez gain, ekainaren 9an ikasturte amaierako entzunaldia eskainiko du Principal Antzokian. Esan bezala, abuztuaren 2an 25.urteurreneko kontzertua eskainiko dute Plaza Berrian.Bestetik, Akademiak kamiseta bat sortu du eta parte hartzen duten jarduera guztietan jantziko dute kideek.
Folklore Akademia, 25 urte
Akademiaren historia XX. mendeko 60ko hamarkadan hasi zen, Txirinbil elkarteari Udal Dantza Akademia sortzeko eskatzearekin batera.Elkarteak protokolo-lanak egiten zituen Udalaren ospakizun esanguratsu zenbaitetan. Gainera, benetako dantzari-harrobia zen.
1989an Udal Dantza Akademiaren funtzionamendua berraztertzea erabaki zuen Udalak, eta hartaz arduratzeko proiektuen lehiaketa publikoa deitu zuen.Indarra elkarteak irabazi zuen lehiaketa.
1990an idatzi zirendantza eta musika-tresna autoktonoen akademia bat sortzeko oinarriak. Ez zen inor aurkeztu lehiaketa publikora, eta Udalaren Kultura Sailak zuzenean hartu zuen bere gain ekimena. Hartara, ordura arte eskaintzen zen dantza tradizionalaren irakaskuntzari euskal kulturako musika-tresna tradizionalen irakaskuntza gehitu zitzaion. Horrela eratu zen gaur Udal Folklore Akademia izenarekin ezagutzen duguna.1990-1991n izan zen Akademiaren lehen ikasturte ofiziala.
Akademiaren bilakaeraren hurrengo etapa 1997an hasi zen, Udal Txistulari Banda Akademiaren menpe jarri eta Udal Folklore Akademia – Txistulari Banda atala sortu zenean.