Literatura eta sare sozialak uztartzen dituen 300 lehiaketa martxan jarri dute Saure argitaletxeak eta Imargine galeriak

hirinet 2015ko api. 15a, 02:00

Saure argitaletxeak eta Imartgine galeriak abian jarri duten 300 lehiaketa hainbat testutan oinarritutako marrazkiei buruzko esaldiak idaztean datza, gehienez 300 karaktere erabilita.

Literatura eta sare sozial berriak uztartzen ditu proiektu honek eta besteak beste, euskararen erabilera bultzatzea du helburu. Sortu behar den esaldiak erakargarria izan behar du, eta antolatzaileek proposatzen dtizuten hiru arte-konposaketekin bat etorri behar du. Konposaketa horietan, alegia, literaturako hainbat pertsonaia agertzen dira eta besteak beste hauek dira proposatzen diren testuak: Rinconete eta Cortadillo (Miguel de Cervantes), Capitaine Fracasse (Théophile Gautier) eta Huckleberry Finn (Mark Twain).

 

Nori zuzendua: 10 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Bi maila egongo dira: 10-15 urte bitartekoa eta 15-99 urte bitartekoa.

Sariak: liburuak, e-komiki esperientziak eta 300 eurotik gorako diru sariak nagusientzat.

Epea: 2015eko urriaren 18a

Informazio gehiago eta parte hartzeko: www.hirurehun.org

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago