Ehun urteko zuhaitzen bidea

Euskararen Agenda 2015ko api. 15a, 02:00

Marka txuriz eta horiz seinalatuta dago Munainetik Okarizera doan basabidea (batzuetan bidezka). Eta bertan, ehun urteko aparteko ametzak eta haritzak ezagutzeko aukera izango dugu.

Ehun urteko zuhaitzen ibilbidea

Noiz? Apirilaren 18an, larunbatean

  • 9.30ean Aguraingo Errege atarian bilduko gara

  • 10.00etan Munain herria zeharkatu eta herritik ateratzean, errepideari jarraitu ibaiaren paretik, bidegurutze batera iritsi arte. Orduan eskubitara egingo dugu, eta zubia igarotakoan eskubian dagoen zelaian utziko dugu kotxea.
  • Izena emateko: Lautadako AEKn, lautada_berba@aek.org helbidean edo 607628342 telefonoan.

    Informazio gehiago: Lautadako Berbalaguna

    Izan zaitez ALEAkide!

    ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

    Informazio gehiago