Arabako 15 diseinatzailek ‘Barraskiloa operazioa’ ekimena gauzatu dute, San Prudentzioko jaien kartela aukeratzeko lehiaketaren metodoa salatzeko

hirinet 2015ko api. 13a, 02:00

Attaca egitamoak ‘Barraskiloa operazioa’ izeneko ekimena gauzatu du azken asteetan, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2015eko jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko metodoa kritikatzeko abian jarri zuen proiektu aldarrikatzailea, hain zuzen.

Izan ere, lehiaketaren epaimahaian diseinu grafikoan aditu arabarrik ez egotea salatu nahi izan dute egitasmo honekin. Horrela, irabazlea aukeratzeko metodoa kritikatzen dutela argi utzi nahi izan dute, ez ordea, aurtengo irabazlea.

 

Horrekin batera, azken urteetan irabazi duten kartel guztietan barraskiloak eta antzeko tipografia agertzen direla salatu dute. “Araban oso diseinatzaile onak ditugu eta San Prudentzioko kartela gure lurraldearen irudia da”, azaldu dute.

 

Egoera hau salatzeko martxan jarri duten ‘Barraskiloa operazioa’ ekimen honetan Arabako 15 diseinatzailek parte hartu dute eta bakoitzak bere lana aurkeztu du, batzuk modu ironikoan, beste batzuk umore kutsu batekin, baina guztiek bi premisa kontuan harturik; barraskiloa eta antzeko tipografia.

 

 

operacion barraskilo from Attacca on Vimeo.

 

Proiektuaren inguruko informazio gehiago: ATTACCA, Barraskilo operazioa

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago