Santa Barbaratik Stonewall plazara, homolesbotransfobiarik gabeko gunea

hirinet 2015eko apirilaren 9a

Ekintza sinbolikoa burutu du gaur goizean EH Bilduk. Gasteizko erdialdean kokatuta dagoen Santa Barbara plaza Stonewall izenarekin bataiatu du koalizio abertzaleak.

Ekintza honen bitartez, LGTBQ mugimenduaren borroka eta errepresioari omendu nahi izan diote. Modu honetan, “aniztasun sexuala aldarrikatzera” etorri direla zehaztu du Gasteizko EH Bilduren zerrendaburu den Miren Larrionek. Gainera, “modu berezi batean egin nahi izan dugu, kalean hain zuzen”.

 

New York hiriko Greenwich Village auzoko Stonewall Inn tabernan poliziak gay komunitatearen aurkako sarekada egin ostean, LGBT mugimendua altxatu eta haien eskubideen defentsan borrokatu ziren, 1969ko ekainean.  “Stonewall-ek inflexio puntua izan zen baina zoritzarrez EHn ere, gure Stonewall propioak izan genituen. Ezagunena 1979. urtean Oreretan Poliziak Francis erail zuenean. Baina oraindik orain eraso homofoboak pariatzen ditugu eta azkena aste honetan bertan izan dugu Getxon”, azpimarratu du Larrionek. Jarrera horiek gaitzetsi ez ezik, horiek ezabatzeko konpromisoa aldarrikatu du.

 

Argazkia: EH bildu Gasteiz

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago