Denbora honetan guztian, Garazi Arrulak eta Danele Sarriugartek sortutako bloga hazten joan da, itzulpengintzatik abiatuta euskal literaturari buruzko erreferentziazko gune bihurtzeraino. Besteak beste, aurreko urtean Hirinetek antolatutako Blogazte lehiaketa irabazi zuten.
Orotara, 264 post eta 80 autore baino gehiago argitaratu dituzte. Hiru urte hauetan ere hainbat kolaboratzaileren ekarpenak izan dituzte eta blogeko jarraitzaileek hamaika ekarpen egin dute ere.Orain, berriz, Sarriugartek eta Arrulak agur esateko garaia dela uste dute.
Guztiak omen du amaiera bat eta hirugarren urteurrenarekin batera iritsi da Elearazirena. “Penarekin” bada ere, proiektuari amaiera emateko unea heldu dela deritzote. Hirinet FM irratsaioan izan ditugu Garazi Arrula eta Danele Sarriugarte.
Elkarrizketa entzun:
{mp3}elkarrizketa_elearazi_20150408{/mp3}